Gaur goizean, Sanferminetako zazpigarren entzierroan ezbeharrik nozitzearren Iruñeko ospitale publikoetako larrialdi zerbitzuetan artatu diren zortzi pertsonetatik zazpiri senda-agiria eman zaie. Ingresaturik segitzen duen pazientea D. A. C., 19 urteko gizonezkoa da, Santanderkoa (Espainia) bularrean traumatismoa jasan duena.
Bideko Amabirjinaren Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuak, zehazki, gaur goizean ondoko pertsonak artatu ditu:
-E. G. Q., 42 urteko iruinsemea. Kontusio ugari ditu eta senda-agiria eman zaio.
-H. D. P., 31 urteko gizonezkoa, Calpe-koa (Alacant, Espainia). Gerrian kontusioa du eta senda-agiria eman zaio.
-A. F. O., 42 urteko gizonezko eskoziarra. Buruan traumatismoa zuela iritsi da larrialdi zerbitzuan eta senda-agiria eman zaio.
-J. G. V., 36 urteko gizonezkoa, Lugokoa (Galizia, Espainia), sudurrean traumatismoa zuela. Senda-agiria eman zaio
-D. A. C., 19 urteko gizonezkoa da, Santanderkoa (Espainia) bularrean traumatismoa jasan zuela. Nafarroako Ospitalera eroan dute eta bertan geratuko da, ingresaturik.
Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuan, berriz, entzierroan ezbeharra nozitu duten hiru paziente artatu dira:
-D. V. R., 30 urteko gizonezkoa, Castelló-koa (Espainia), bularrean eta buruan traumatismoa zuela. Pronostiko arinekoa izaki, senda-agiria eman zaio
-R. S. T., 24 urteko gizonezkoa, Tarragonakoa (Katalunia), bularrean eta omoplatoan traumatismoa zuela. Pronostiko arinekoa izaki, senda-agiria eman zaio
-F. G. G., 23 urteko gizonezkoa, Albacetekoa (Espainia), kontusio ugari eta bernan traumatismoa zituela. Pronostiko arinekoa izaki, senda-agiria eman zaio
Ospitaleratuak dauden pertsonak ongi eboluzionatzen ari dira
Aurreko egunetako entzierroetan zauritu eta kolpaturiko pertsonetatik zazpi ingresatuak daude oraino bi ospitaletan. Zentro biek emaniko osasun-agirien arabera, denen bilakaera da ona.
Nafarroako ospitalean, zehazkiago, lau pertsona daude ingresaturik. Hona horien egoeren berri, zehatz-mehatz:
-J.M.E.A., 37 urteko gizonezkoa, Lekunberrikoa (Nafarroa). Hilaren 7an zauritua. Saihets batzuk hautsita hainbat zauri bularrean, sabel jiran hematoma eta barean fisura. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuan dago, ongi bilakatzen ari delarik, pronostiko larria badu ere.
-A.G.H., 37 urteko gizonezkoa, Amorebietakoa (Bizkaia). Hilaren 8an zauritua. Eskuin ukondoan eta gerrialdean traumatismoak ez ezik, orno bat ere hautsia du. Ongi bilakatzen ari da eta pronostikoa ez da hain larria.
- W.M.D., 22 urteko Kaliforniakoa (AEB). Hilaren 9ko entzierroan adarkada hartu zuen ipurmasailean hilaren 9ko entzierroan. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuan datza. Bilakaera ona.
-I. F. R., 28 urteko Valladolideko (Espainia) gizonezkoa, hilaren 10eko entzierroan adarkada bat izterrean hartu zuena. Egonkor dago.
Bideko Amabirjinaren Ospitalean hiru pertsona daude ingresaturik, hurrengo eboluzioak agertzen dituztenak:
-P.A.N. 33 urteko iruinsemea. Hilaren 11ko entzierroan hainbat kontusio nozitu zituen Mercaderes karrikan
-W. J. C., 26 urteko kolonbiarra. Hilaren 12ko entzierroan eskuin izterrean adarkada hartu zuen, Zezen Plazarako sarreran. Traumatologia Zerbitzuan dago ingresatua. Bilakaera ona.
-J. E. A., 26 urteko lesakarra. Hilaren 12ko entzierroan eskuturra eta besaurrea hautsi zituen. Traumatologia Zerbitzuan dago ingresatua eta ongi bilakatzen ari da