C.W.J., 26 urteko gizonezko kolonbiarrak zezen eskuin izterrean adarkada hartu du gaur, larunbatez, Zezen Plazarako sarrerako karrika tartetxoan. Bideko Amabirjinaren Larrialdi Zerbitzuan sartu dute.
Gaur, Nafarroako Osasun Zerbitzuko ospitale horretan sartu dira, era berean, beste lau lasterkari:
- R.C.S., 55 urteko gizonezko bartzelonarra; eskuin belarrian ebakia du. Alta eman diote jada.
- K.A., 33 urteko Ghanako gizonezkoa; baraila hautsia dauka eta alta eman diote. Zezen Plazarako sarrerako karrika tartetxoan jasan du ezbeharra.
- J.M.E.A., 26 urteko gizonezko lesakarra; ezker eskuturra hautsia dauka eta Traumatologia Zerbitzuan ingresatu dute. Zezen Plazarako sarrerako karrika tartetxoan jasan du ezbeharra. Pronostiko ez hain larria.
- R.B.C., 29 urteko gizonezko madrildarra. Sudurra hautsia dauka eta jada alta eman diote. Estafeta karrikan jasan du ezbeharra.
Aurreko entzierroetako ezbeharrengatik ingresatuta dauden lasterkarien bilakaera
Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bi ospitaleetan, gaurko entzierroan zauriturik gertatu diren lasterkariez gainera, aurrekoetan ezbeharrik jasaniko beste bost lagun ere ingresatuak daude.
Nafarroako Ospitalean lau pertsona daude ingresatuak. Hona horien bilakaera:
-J.M.E.A., 37 urteko gizonezkoa, Lekunberrikoa (Nafarroa). Hilaren 7an zauritua. Saihets batzuk hautsita hainbat zauri bularrean, sabel jiran hematoma eta barean fisura. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuan dago, ongi bilakatzen ari delarik, pronostiko larria badu ere.
-A.G.H., 37 urteko gizonezkoa, Amorebietakoa (Bizkaia). Hilaren 8an zauritua. Eskuin ukondoan eta gerrialdean traumatismoak ez ezik, orno bat ere hautsia du. Ongi bilakatzen ari da eta pronostikoa ez da hain larria.
- W.M.D., 22 urteko Kaliforniakoa (AEB). Hilaren 9ko entzierroan adarkada hartu zuen ipurmasailean hilaren 9ko entzierroan. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuan datza. Pronostiko larria badu ere, iraunkor dago.
-I. F. R., 28 urteko Valladolideko (Espainia) gizonezkoa, hilaren 10eko entzierroan adarkada bat izterrean hartu zuena. Egonkor dago.
Bideko Amabirjinaren Ospitalean P.A.N. 33 iruinsemea bakarrik dago ingresatua. Hilaren 10eko entzierroan hainbat kontusio nozitu zituen.
- M.S.E 22 urteko iruinsemea, berriz, ostiraleko entzierroan sabeleko traumatismoagatik ospitaleratu zenak, berriz, Bideko Amabirjinaren arduradunaren senda-agiria jaso du, behapenean epe egokia eman ondotik.