Pertsona bakar bat artatu dute Iruñeko ospitale publikoetan ortziral honetako entzierroaren ondorioz. Gogora dezagun bosgarren entzierro honetan Jandilla ganadutegiko zezenek osatu dutela. Artatu den pertsona 22 urteko M.S.E. iruinsemea da eta Bideko Amabirjinaren Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura eraman dute, sabeleko traumatismoa zuelako. Estafeta karrikan zihoala hartu du gazteak kolpe bortitza.
Beste aldetik, zazpi pertsona ospitaleraturik daude oraino: hiru Bideko Amabirjinaren ospitalean eta lau Nafarroako Ospitalean, Sanferminetan gaurdaino egin diren entzierroetan izari desberdinetako kontusio eta zauriak jasan baitituzte. Zauritutakoen bilakaera egokia da, oro har. Gaur eguerditik aurrera, pertsona horien egoerari buruzko agiriak plazaratuko dituzte osasun-agintariek.