Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Erlazionatutako estekak

parte de heridos Kronika  mejores fotos Argazki onenak  fotos por tramos Entzierroa atalezatal

2008ko uztailaren 10a - Zaurituen berri

Adarrez zauritu bat eta beste sei lagun ospitaleratuak, aurtengo Sanferminetako laugarren entzierroaren ondorioz

I.F.R., Valladolideko 28 urteko gizasemea zauriturik gertatu da, Estafeta karrikako hasieran zezen adarkada hartu baitu Sanferminetako laugarren entzierroan. Nafarroako Ospitalean ebakuntza egin diote eta pronostiko erreserbatua du.

Eskuin izterrean hartutako adarkadak bi norabideko zauria eragin dio: bata, behetik gorakoa, 10 zentimetrokoa; bestea, barru aldera, 15 zentimetrokoa, giharra ebaki duena baina nerbio sistemari ez dio inolako hondamenik sortarazi adarkadak. Lasterkaria Traumatologia Zerbitzuko gelara eraman dute.

Entzierroaren ondorez, era berean, beste sei lasterkari ospitaleratu dituzte Nafarroako Osasunbide Zerbitzu barnean.

Nafarroako Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura iritsi direnak:

- D.J., 31 urteko gizonezkoa, Floridakoa (EEUU), buru traumatismoa du eta Behapenean 24 ordutarako utzi dute. Udaletxe Plazan zauritu da.

- J.G.H.N., 62 urteko iruinsemeak ere buru traumatismoa nozitu du Mercaderes karrikan. Arinki zaurituta dagoenez, gaur bertan emango zaio alta.

- J.M.V., 39 urteko gizonezko Valentziakoa (Espainia); buruko traumatismoa eta eskuin zangoan kontusioak jasan ditu Mercaderes karrikan. Arinki zaurituta, alta eman zaio.

Bideko Amabirjinaren Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura, berriz, lasterkari hauek eramen dituzte:

- P.A.N., 33 urteko iruinsemea, Mercaderes karrikan hainbat kontusio nozitu dituena. Behapenean dago, pronostikoa ez hain larria izaki.

- A.D.L., 33 urteko iruinsemea, Mercaderes karrikan buruko traumatismoa jasan duena. Alta eman zaio.

- C.D.B., 48urteko iruinsemea, Udaletxe Plazan buruko traumatismoa jasan duena. Alta eman zaio.

Lehen entzierroan zauritutako lasterkariei alta eman zaie

Lehen entzierroan zauritu eta Nafarroako Ospitalean ingresatu ziren lasterkariei oraindik orain alta eman zaie: J.P., 20 urteko gizasemea, Kaliforniakoa (AEB) eta B.K., 26 urteko Koreako gizonezkoa dira.

Lehen hiru entzierroetan jasaniko zauriengatik Nafarroako Ospitalean ingresatu ziren pazienteetatik hauek segitzen dute:

-J.E.A., 37 urteko gizonezkoa, Lekunberrikoa (Nafarroa). Hilaren 7an zauritua. Saihets batzuk hautsita hainbat zauri bularrean, sabel jiran hematoma eta barean fisura. UCI-n dago, ongi bilakatzen ari delarik, pronostiko larria badu ere.

-A.G.H., 37 urteko gizonezkoa, Amorebietakoa (Bizkaia). Hilaren 8an zauritua. Eskuin ukondoan eta gerrialdean traumatismoak ez ezik, orno bat ere hautsia du. Ongi bilakatzen ari da eta pronostikoa ez da hain larria.

- W.M.D., 22 urteko Kaliforniakoa (AEB). Hilaren 9ko entzierroan adarkada hartu zuen ipurmasailean. Kirurgia Orokorreko Zerbitzuan datza. Pronostiko larria badu ere, iraunkor dago.

Bideko Amabirjinaren Ospitalean, berriz, paziente hauek daude:

- E.I.P., 31 urteko gizonezkoa, Bilbokoa. Hilaren 8an ospitaleratu zuten, sakonera handirik gabeko adar-zauria ezker izterraren barnealdean duela. Ebakuntza kirurgikoa egin zitzaion atzo Traumatologia Zerbitzuan. Ongi bilakatzen ari da eta pronostikoa ez da hain larria.

- J.M.I.S., 45 urteko iruinsemea. Hilaren 8an ospitaleratu zuten, eskuin orkatila parean tibia eta peronea hautsi eta zaurituak zituelako. Egun hartan bertan ebakuntza kirurgikoa egin zitzaion Traumatologia Zerbitzuan. Ongi bilakatzen ari da eta pronostiko larria du.