Txupinazoa. Entzierroarekin batera ikusmin handiena sortzen duen ekitaldia da. Jaiei hasiera ematen die (hilaren 6an, 12:00etan, Udal Plazan). Lasai ikusteko eta argazkiak ateratzeko lekurik hoberena plazako balkoietako bat izaten da baina ez da erraza izaten baten bat lortzea.
Zezenketak. Kreditazioa beharko duzu plazan sartzeko. Egunero izaten dira, arratsaldez.
Prozesioa. San Fermin Santua Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan barna eramaten dute eta jotak abesten dizkiote. Hilaren 7an izaten da, goizeko 10:00etan. Oso estetikoa da eta beste ekitaldi batzuek ez bezala, oso garbia.
Lo egitea. Milaka lagunek kalean egiten dute lo gauero -hobeki esanda goizero-. Erreportaje on baterako adina ematen du. Jendeak lekurik ezustekoenetan egiten du lo eta edozein toki izan daiteke ona informazioa lortu eta kontatzeko, baina jendetsuena Gaztelugibela izaten da.
Iturring. Txupinazoaren ondotik giri batzuek iturri baten gainetik jauzi egiten dute, behekoek hartuko dituztelakoan lurraren kontra burua hautsi gabe. Nabarrerian egiten dute. Babestu kamera, denetik erortzen da.