Resumen de Sanfermin: Pdf / Word
Entzierroak. Festetako ekitaldirik garrantzitsuena eta ezagunena da. Sanferminen inguruko edozein informazio honexek ireki behar du. Irudiak aski zirraragarriak dira, ez dute azalpen handiren beharrik.
Txupinazoa. Jaiak direnaren eszenaratze argiena dira. Ikus-entzunezko hedabideetan ezinbestekoak dira Sanferminen hasierako irudiak. Une jakin batean (goizeko 12etan) bildutako poz eta zalaparta eztandak bakarra egiten dute memento hori.
Parranda. Garrantzitsua da irakurle, entzule edo teleikuslearenganaino Sanferminetako gau eta eguneko parranda giroa helaraztea. Festak, batez ere, dibertsio bide dira eta hori kaleetan noiznahi nabaritzen da.
Hiria. Sanferminak eta Iruñea modu bereizi ezinean lotuak daude. Iruñea, hiri txiki samarra, atsegina, eta festetan eraldatzen dena. Izugarria da hiriko biztanleria Sanferminetako 9 egunetan hirukoiztu -laukoiztu edo auskalo zenbakoiztu- egiten dela jakitea.
Giria. Bai kanpotik etorria, bai inguruetakoa bazara, giriaren figurak ohorezko tokia behar du Sanferminetako edozein laburpenetan. Batzuek gorrotatua eta besteek maitatua, zalantzarik gabekoa da atzerritarrak -giriak- eragin handia izan duela, egun Sanferminak diren horretan.