Prentsako Nazioarteko Bulegoa 2010ko sanferminetarako maiatzetik azarora arituko da aldaketarik ez bada gertatzen. Nazioarteko eta nazioko hedabideei entzierrorako kreditazioak kudeatu ahal dituzte eta bestari buruzko dossier informatibo bat egiten dute. PNBk bi egoitza ditu. Zerbitzua ematen duen Nafarroako Kazetarien Elkartea eta Turismo Bulegoarena, azken hau egokia bestak baino pixka bat lehenago eta sanferminetan bakarrik. oip@periodistasdenavarra.es
Horregatik, maiatzetik aitzina eta azaro bitartean, sanferminak kenduta, 9:00etatik 13:00ak arte Prentsaren Elkartean zerbitzua ematen dute (Ansoleaga karrika, 12, 1.a A 31001 Iruñea. Tel. +34 948 224 079 Fax +34 948 229 289 asociacion@periodistasdenavarra.es
Ekainaren bukaeratik eta uztailaren 14 arte Prentsako Nazioarteko Bulegoa Turismo Bulegora joaten da (Eslava karrika, 1, San Francisco plazako kantoian) Sanferminen aurreko egunetan 8:00etatik egoten da irekita. Entzierroa zuzenean ematen dute eta Interneteko lotura, telebistarako dekoratu txiki bat eta irratiko elkarrizketak egiteko nahaste-mahai bat mikrofonoekin dituzte. Telefonoak: +34 948 20 31 44 / +34 948 20 31 45 / +34 948 20 61 11 / +34 948 20 61 98.