Entzierroak egunero korritzen dira, uztailaren 7tik 14ra bitarte, goizeko 8etan. Korritzeko edo hura ikusteko ez da inon izena eman behar, baina komunikabideren baten argazkilaria bazara eta argazkiak atera nahi badituzu Iruñeko Udalean akreditazioa lortu beharko duzu aste dezente lehenago (s.prensa@pamplona.es). Eta entzierroaren egunean argi ibili eta esnatu garaiz, zeren argazkilarientzako leku onak eskasak baitira, eta zezenak di-da batean pasatzen baaitira.