Iruñeak lo egiteko aukera zabala eskaintzen du Sanferminetan zehar. Badira hotelak, ostatuak, pentsioak eta etxe partikularren bat alokatzeko ere (ikusi iragarkien taula) aukera duzu. Aukeratzen duzuna aukeratuta, ibili agudo. Lo egiteko tokiaren erreserba egiteko orduan hiruzpalau hilabete lehenago ibiltzea ez da inolako gehiegikeria. Gero eta beranduago ibili, orduan eta zailago eta garestiago gertatuko zaizu zerbait aurkitzea.