Envía el mejor video de las fiestas y llévate 4.000 euros de premio
Bidali jaietako bideorik hoberena eta eskura ezazu 4.000 euroko saria
Nork parte hartuko?
Sanfermin jaiei buruzko bideoa, gehienez ere lau minutukoa, aurkezten duena. Horretarako, sanfermin-com ataleko "Participa/concurso vídeo 2008" edo sanfermin.tv ataleko "concurso vídeo 2008" gunean eskegi beharko da.
Noiz bidaliko?
Oraintxe bertan hasita, 2008ko irailaren 30era arte.
Nola bidaliko?
Klikatu hemen bideoa bidaltzeko.
Nolako bideoek parte hartuko?
Bideoak ez du nahitaezkoa Iruñean errodatua izatea baina, noski, edukian Sanfermin festen edo hauen alderdiren baten aipamena egin beharra dago.
Kategoriak
Sanfermin Sormena (bideo prestatuak, istoriotxoak, muntaia bereziak, animazioak).
Sanfermin Umorea (edukia medio, barrea eragiten duten bideoak).
Sanfermin Dokumentala (kaleko berri jasotzen duten bideoak, edukia nabarmen eta inpaktukoa izaki).
Sanfermin Musika (musika edo dantza ardatz daukaten bideoak).
Sariak
Kategoria bakoitzeko bideo hoberenari: 1.000 euro
Sari berezia bideo hoberenari: 3.000 euro
Bideoen formatua
Lehiaketan parte hartzeko bideoak ikus-entzunezko zeinahi dispositibotan grabatu daitezke (telefono mugikorra, bideokamera, webcam, zine-kamera, etc.). Animazio lanak ere onartuko dira. Gehieneko neurria: 100 MB.
Nork irabaziko?
Epaimahaiaren erabakia, jakinarazpena eta sari banaketa urriaren 15ean izango dira.
Informazio zabalagoa
Deskarga itzazu lehiaketako baldintzak (pdf)