Kukuxumusuk, Sanfermin.tv eta Youtube plataformaren Sanferminpuntocom kanalaren bitartez, 2008. urteaz geroztik bideo lehiaketarako dei egiten du. Horren asmoa da parte-hartzaileek Sanferminetako festen funtsa ikus-entzunezko lengoaiara iragateko duten ahalmena saritzea.
Lehiaketa mundu osoko "filmmakersei" zuzendurik dago eta Kukuxumusuko Edukien Departamentuko hiru profesionalek eraturiko epaimahaiak bideoen kalitatea, originaltasuna eta sormena baloratzen ditu saria esleitzeko orduan.
Kontsultatu 2010ko Sanfermin.tv Bideoaren Nazioarteko III. Lehiaketako oinarriak, osorik.