Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • © Daniel Ochoa de Olza. 2008

    © Daniel Ochoa de Olza. 2008

  • © Julián Gil

    © Julián Gil

Parte hartu

Argazkiak aurkezteko epea 2010eko uztailaren 1ean hasiko da

Argazki Erotikoaren Lehiaketan parte hartzeko aski duzu guri erotismoa eta San Fermin festak elkartzen dituen argazki bat uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean igortzea.

- Argazkiak edozein teknika bidez eta edozein euskarritan eginda egoten ahalko dira, argazki tratamendua aukerakoa da, baina erreproduzitzeko bereizmen aski izanik. (300 ppp/inch 24x30 tamainan).

- Ez da beharrezkoa argazkiak sanferminetan eginda egotea, aski da festaren alderdietako baten bat gogora ekartzea.

- Aurkezturiko obrak ez dira zertan argitaragabeak izan ezinbestean.

Lehiaketaz gehiago jakiteko, Argazki Erotikoaren V. Lehiaketaren oinarriak kontsulta ditzakezu.

- Zure argazkia emailez (erotico@sanfermin.com) edo posta arruntaz (Kukuxumusu - Marcelo Celayeta 75 N-AA1 31014 Iruñea - Spain) igor dezakezu. Argazkia igortzean, zure izen-deiturak eta harremanetarako telefono zenbaki bat adierazi beharko dizkiguzu.