Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

2003. Sin título.

Pablo Nanclares.

Oviedoko 23 urteko Pablo Nanclares Ruiz gaztea bilakatu da 2003ko Sanfermin Kartel Lehiaketako irabazlea izenbururik ez duen eta Sanferminetako ohiko zapi gorri batez zezen baten burua fondo beltz batean irudikatzen duen bere lanarekin. Emaitza atzo bertan jakinarazi zuten epaimahaiko kideek aurtengo lehiaketara aurkeztutako 534 lanak aztertu ondoren.

Saria eskuratu duen lana argazki moduan landuta dago eta epaimahaiak errandakoaren arabera "azpimarratzekoa da bere sinpletasuna eta erabilitako baliabide eskasak, bere inpaktu misteriotsua eta iradokitzailea areagotzen dutenak eta bere trasmititzeko indarra"• Irabazleak lau hilabete pasa zituen lana nola izanen zen pentsatzen eta 4.200 euroko saria jasotzeaz gain Iruñera etortzeko gonbitea jasoko du, ez baita Nafarroako hiriburuan sekula egon. Horretaz gain, bere lana 2003ko Sanferminetako karteletan ageriko da, bai eta festak hasi baino aste batzuk lehenago karrikaratuko diren programa ofizialetan ere.