Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

2005. 7 de julio San Fermin.

Gorka Aizpurua Serrano.

Afixa irabazlea aurkezturiko 589 kartelen artetik aukeratu du epaimahaiak. Kartel irabazleak, ustez Ignacio Baleztenarenak diren sanferminetako kanta ezagun baten hitzak beltzez agertzen ditu fondo gorri baten gainean -“Uno de enero, dos de febrero, tres de marzo cuatro de abril...”- eta txuriz eta beste tipografia batekin festaren data nabarmentzen du.

Alderdi politikoetako ordezkariek, kultur alorreko teknikoek eta hainbat diseinatzailek osatutako epaimahaikoak bere originaltasuna azpimarratu du, ez baita inongo ikur ikonografikorik erabili eta bere musikaltasuna nabarmendu du, hala nola bere irekitasuna, bere ezaugarri iradokitzailea eta festaren balio guztiak biltzeko duen gaitasuna. Afixa Nafarroako hainbat tokitatik (310), estatutik (266) eta nazioartetik aurkeztutako 13 herrialdetatik iritsitako 589 lanen artetik hautatu du epaimahaiak. Horietako 102 kartel bilduko dituen erakusketa ikusgai izanen da Nafarroako Kutxako Conde Rodezno karrikako aretoan. Gorka Aizpurua gazteak, Bilbon Arte Ederretako ikasle izandakoa eta egun Bartzelonan diseinatzaile grafiko gisa lan egiten duenak 4.200 euroko saria jasoko du.