"Con tacto" lanari izena datorkio lasterkariaren eta zezenaren arteko ukitze arinetik, egileak bere kartelean ongi islatu duena. Honaino iristeko, Antoñanzasek hogei zirriborro baino gehiago egin zituen eta azkenean entzierroa islatzea erabaki zuen, zuriz, gorriz eta beltzez. Herri bozketa izanik irudi klasiko baten aldeko apustua egitea deliberatu zuen eta dirudienez, bete-betean asmatu ere.
Miguel Ángel Antoñanzasek 42 urte ditu, Zangozan sortua da eta lehiaketara aurkezten zen bigarren aldia zen. Lanbidez kazetaria da eta CNN katean berriemaile ari da lanean. Aski ezagunak dira bere zinemazaletasuna, laburmetraiak ekoizten bere hastapen-lanak eta bere lana argazkilari gisa.
Suscríbete al boletín de noticias