Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

2006. Encierro.

Cristina Calvo Viñuela.

"Encierro", Cristina Calvo diseinatzailearen afixa izanen da 2006ko sanfermin jaiak iragarriko dituen irudia, gaur bertan hautatu baitute Nazioarteko 2006ko Afixa Lehiaketaren irabazlea. Kartelak, beste 462 afixen artean hautatua eta ordenagailuz egina, atzealde gorri batean entzierroaren irudi tipikoa erakusten duen konposizioa erakusten du, zeinetan hiru zezen eta lasterkari bat ageri dira hizkiz/tipografiaz osatuta.

Egilea, 45 urteko Cristina Calvo Viñuela, duela 15 urte Zizur Nagusian bizi den diseinatzaile grafiko madrildarra da eta lehiaketa bakarrik aurkeztuta irabazten duen lehenengo emakumea da. Ez da lehiaketara aurkezten den lehen aldia, baina oraingoan festak iragartzeaz gain, 4.500 euroko saria jasoko du. Finalera heldu diren beste afixak, 41 guztira, Udalaren kultura aretoan ikusgai izanen dira, Descalzos karrikako 72.enean.