Koldo Villarreal Armendáriz, ezkonduta, bi seme-alabaren aita, Iruñean sortu zen, 1967an. Uharten bizi da eta Arrosadia auzoko Formas Soluciones Gráficas diseinu grafiko eta errotulazio enpresako bazkide da. EHUn Arte Ederretako lizentziako ikasketak egiten ari da eta Iruñeko Arte eta Lanbideetako Eskolan dekorazio ikasketak burutu zituen. FOREMen eta Zubiarte grabatze tailerrean (Uharte) diseinu grafikoaren programen irakasle, zazpigarren aldia du bere jatorrizko lan bat hautaturik suertatua. 1999an bigarren sari bat lortu zuen eta, oraingo honetan, garaile suertatu da.
Kartel-egile gisa urratutako bidean, Nafarroako 3. Azoka Feria iragartzeko kartelaren saria lortu zuen (2001). Bere jatorrizko beste lan batzuk hautatuak izan dira hainbat lehiaketatan, hala nola Vigoko ‘Terras Gaudas' nazioartekoan, Madril eta Uhartekoetan... Logotipoen diseinuan ere lortu ditu sariak: Uharteko Kultur Etxearen eta Udal Patronatuarena edo Uncastilloko (Zaragoza) La Lonjeta Kultur Elkartearena besteak beste.
Suscríbete al boletín de noticias