Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Historia

1881. urtetik erabiltzen dira kartelak sanferminak iragartzeko.

Orduz geroztik ez da kartelik gabeko bestarik izan. Hasieran, kartelak besten programa iragartzeko balio izaten zuen eta jende gehiago mugitzen zen tokietan paratzen zen, besteak beste geltokietan, tabernetan, azoketan eta bide-gurutzetan. Irrati, telebista edo internet bezalako hedabide sistemarik ez zegoenez, kartela besta egunak, zezen feria eta ekitaldi garrantzizkoenak iragartzeko baliabiderik eraginkorrena izaten zen.
Horregatik, gehienetan, kartel zaharrenak gehiegi kargatuak daude, barrokoak dira, informazio asko eduki behar dutelako.

Gaur egun, estetika bakarrik lehenesten da eta daukaten informazioa datari buruzkoa da. Orain sanferminetako kartela apeu bat da, hamaika euskarri dituena eta kartel bera gainditzen duena. Dena den, informazio edukia galtzearen truk ospea irabazi du eta sanferminetako erreferentzia garbia da.
Lan hauetako asko unean uneko abangoardia artistikoari jarraiki zaizkio eta beste feria, besta eta artista askorengan tendentzia sortu duten formatu ausart eta adoretsuak erregistratu dira.

XIX. mendeko azken urteetan, kartelek formatu bertikalari eusten diote eta, hasieratik kolore sorta oparoa erabiltzen dute. Zezenekin loturiko alderdiak, zaldi eta Iruñeko heraldikarekin batera, dira apeurik nagusienak. 1886 eta 1894. urteetan formatu horizontalaren alde egin zen eta horietako batek tren txartel baten itxura zeukan.

Entzierroa 1895. urtean sartu zen lehendabiziko aldiz kartel batean eta bere azken tartean bakarrik, plazakoan. Aurten ikusi dugu apeurik nagusiena Sarasate dela, adibidez. Karteletan ikusten da entzierroa ez dela oso garrantzizkoa festa gainditzen duena irudikatzen zutenentzat. 1904a arte ez zen entzierroko beste tarte berririk sartu eta 1913. urte arte ez da kartelaren protagonista nagusia izan;hori 1917, 1922, 1927 eta 1936. urteetan gertatu zen.

Gaur egun ezinbestekoak ditugun zuria eta gorriari asko kosta zitzaien karteletan agertzea. 1936. urtean lehen aldiz aipatzen zituen mutilak espresuki kartelak. Lehenago, (1930. urtea) udal txistulari bat zuri orbangabean egindako lehen erreferentzia izan zen. 50eko hamarkadatik janzkera hasi zen karrikan jendarteratzen eta bestak igartzen zituzten lan grafikoak iradokitzera eta bertako protagonista izatera pasatu zen.