Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Kartel Lehiaketa

Obra irabazleak 3.600 bat euroko saria izaten du eta San Fermin festak ordezkatzen ditu ofizialki mundu osoan

San Fermin festetako Kartel Lehiaketa erreferentzia da nazioko eta nazioarteko kartel munduan gertakariko parte-hartze handia eta kalitatea eta obra irabazleak izaten duen zabalkundea direla-eta. Ezen lehiaketan irabazten duen obra urteko sanferminen lehen orrialde bihurtu eta mundu osoan barna hedatzen da. Diru saria 3.600 euro ingurukoa da.

Gaur egun hiru fasetan egiten da lehiaketa. Lehena obrak aurkezteko fasea da. Epea apirilean hasten ohi da eta bidalketak postaz egin daitezke. Eskuarki 500 artelan baino gehiago izaten dira parte-hartzaileak. Lehiaketako bigarren fasea zortzi obra finalisten hautapena da. Aurkezteko epea bukatu eta bi astebete geroago, epaimahaia obra guztiak aurkeztuta biltzen da eta laurogeita hamar adierazgarri eta zortzi finalista aukeratzen ditu. Apiril bukaeran edo maiatz hasieran herri bozketarako denboraldia hasten da irabazlea hautatzen duten Iruñeko herritarrentzat.

Obra garailea festaren lehen orrialdea izaten da mota guztietako euskarrietan eta Iruñeko Udalak bere gain hartzen ditu obra garailearen erreprodukzio eskubideak. Azkenik, laurogeita hamar artelan adierazgarriak arte erakusketa baten parte izaten dira ekainetik sanferminak bukatu ondorenera bitartean.