Iruñeko Udalak eta Kukuxumusu enpresak "Bullrunning Trainer" sortu dute, erabiltzaileak zezenekin bere indarra eta abiadura entzierroan berean ariko balitz bezala alderatu ahal izateko iPhonerako aplikazioa. Horrez gain, lasterketan baldintza zehatz batzuetan izaten den arrisku indizea kalkulatu, 1980az geroztiko informazioa ematen duen datu basea kontsultatu eta lasterka segurtasunez egiteko aholkuak eta gomendioak jasotzeko aukera ematen du.
Aplikaziorako sarbidea doakoa da eta jada karga daiteke behera APP STORE-ren bitartez, Apple-k bere gailu mugikorretarako aplikazioak banatzeko duen plataformaren bidez alegia. Edozein iPhone, iPod Touch edo iPad gailutan instala daiteke eta haren edukia gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez dago eskuragarri.
Ver noticia completa