Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geriatzen da ...

camisetas
  • © Luis Azanza

    © Luis Azanza

  • © Tino Soriano

    © Tino Soriano

Txupinazoa

Uztailaren 6ko eguerdi-eguerdian, Udalaren Plazan, kaosa hasten da txupinazoarekin: suziri jai iragarlea

Hamabiak baino lehentxeago, alkate eta zinegotziak udalaren balkoira ateratzen dira. Behean, plazan, milaka lagun hainbat orduz zain egon dira momentua noiz iritsiko; jendetzaren grina eta irrika gora doaz hamabiak urreratzen diren heinean. Ehunka botila txanpan zabaltzen dira eta erdi bana partitzen tripa barrenen eta jendearen arroparen artean. Bero zergela. Xardina batentzako tokirik ez. Suziria bota behar duen zinegotzia balkoi hegira hurbiltzen delarik, beheko jendaila orroaka hasten da aho batez: kantu, oihu, txistu, hitz zakar, eta bai zinkurin ere, zanpatutako norbaiten ahotik. Harrabotsaren handiagatik ozta-ozta aditzen da oihu errituala: 

Pamploneses, viva San Fermín, Iruindarrak, gora San Fermin! Eta orduan badirudi hiri osoa zoratu egin dela, eta dena erabat iraultzen da istanpatean: mundu guztiak bide ematen dio bere buruari eta mozkorraldi kolektibo bat hasten da inon gutxitan ikus daitekeen bezalakoa. Uztailaren 6tik 14ra bitarte irauten duena. Ohitura da txupinazoak eztanda egin arte zapia eskumuturrean edo poltsikoan gordeta eramatea. Suziriaren hotsa aditu bezain laster, lepoan edo nahi duzun tokian jarri behar da festa hasi delaren seinale. Izan ere, ordu gutxiren buruan paisaia dantesko xamar jarri da eta alkoholaren eta halabeharrezko topoen labirintoan galtzen gara. Hasiera zoragarria da!

musica de sanfermin
Suscríbete al boletín de noticias