Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Chupinazo 1974. Lanzador, Joaquín Rouzaut

1979 arte

Hogeita hamarreko hamarkadan, iruindar peto-petoa zen batek piroteknikako langileari lehenbiziko suziria botatzen uzteko eskatu zion

Ekintza xume honek pixkanaka-pixkanaka jendea erakarri du. Hogeita hamarreko hamarkadan, iruindar peto-petoa zen batek piroteknikako langileari lehenbiziko suziria botatzen uzteko eskatu zion. Horrela, bada, 1939. urtean Joaquín Ilundain iruindarrak bota zuen estreinakoz eta hurrengo urtean berriro egin zuen, lehen alkateordea zela.

1941. urtean, Jose Garran Mosso alkate zela, Ilundainek lehen suziria udaletxeko balkoitik jaurtitzeko proposamena egin zion Udalari. Eta horrelaxe ezarri zen berehala jaietako irudi unibertsalenetako bat -zezenen entzierroekin batera- izan zen ohitura. Iruñean kohetea botatzeari ez zaio inoiz utzi, ezta gaur egungo udaletxea eraikitzeko lanetan ari zirenean ere (1952an), orduan, Argentinako Errepublika plazan (gaur egungo Vínculo Plaza) zegoen Musika eta Arte eta Lanbide Eskoletan behin-behinean jarritako udaletxetik jaurti zuten eta.

Suziria pizteko eginkizuna -edozein iruindarrentzat ohoretsua- beti egokitu zaie udaletxearekin loturiko lagunei, garai batean Informazio eta Turismo Ministroa zen Manuel Fraga Iribarneren kasua salbu (1964). Gerora bertzelako lagun batzuk ere aukera izan dute Txupinazoa jaurtitzeko, batik bat kirol munduarekin zerikusia duten hainbat lagun.

musica de sanfermin
Suscríbete al boletín de noticias