Gutxiago geriatzen da ...

camisetas
  • © Iosu Santesteban

    © Iosu Santesteban

  • © Mikel Goñi

    © Mikel Goñi

Jaurtiketa

Nola hautatzen da jaurtitzailea?

Gaur egun ezagutzen dugun irudia, Udaletxetik zinegotzi batek txupinazoa jaurti eta festei hasiera ematen dieneko hura, alegia, 1941az geroztik dago ezarrita. Jaurtitzailea erabakitzeko modua aski erraza zen, izan ere suziria festen batzordeko presidenteak jaurtitzen zuen, eta horregatik, ohore hori denboran nork izan duen erreparatzen dugunean, ikus dezakegu izenak maiz errepikatzen direla. Baten batek protagonista izateko gogoa bazuen primeran egokitzen zitzaion ia-ia aldaketarik gabe 1979ra arte indarrean iraun zuen ohitura hori.

Alabaina, zuzeneko telebistaren garaiak iritsiak baitziren, eta txupinazoa jaurtitzearen afera garrantzitsuegia bihurtu zen gozoki hura festetako zinegotzi batek eraman zezan. Egia esatera, arazoa ez zen horrenbesterainokoa izan, izan ere Juan Manuel Perez Baldak (1980) festei hasiera emateko ohorea beste zinegotzi bati pasatu zion, Benicio Aguerreari, txupinazoa horrezkero jaurtia baitzuen hark, eta esperientzia hura asea zuen zegoeneko.

Handik aurrera txupinazoarena zinegotzien artean txandakatzea deliberatu zen eta 1981ean Elisa Chacarteguiri egokitu zitzaion, eta modu horretan Sanferminei era horretan hasiera ematen zien lehen emakume bihurtu zen. Orduz geroztik gehiengoa duen talde politikoak txupinazoa jaurtitzen du, eta gero txandakatuz doaz taldeen beherako ordena jarraituz. Talde bakoitzak bere baitan deliberatzen du txupinazoa nork jaurtiko duen.

Sistema berria milurteko berrirako

Hala ere, 2000. urtean ohitura hau alkatetzaren ekimenez aldatu egin zen eta hurrengo bi etxafuegoak Iruñeko Osasuna futbol taldeko Cesar Palacios kapitainak eta 2001eko Europako eskubaloi kopa eskuratu zuen Portland-San Antonio taldeko Fermin Tajadura presidenteak jaurti zituzten. 2002an Iruñeko alkate andereak udal taldeen arteko txandakatzea berrezarri zuen, baina ez 2000. urtean utzi zuen lekutik abiatuta, baizik eta oposizio politikoan gehiengoa zuen taldetik hasiz.

Orain arte 45 lagunek besterik ez dute jaurti txupinazoa, ohiko formula Iruindarrei gaztelaniaz eta euskaraz hitz egitea eta sainduari biba oihukatzea izan ohi delarik, nahiz azken urteotan aldaketa txiki batzuk izan diren Sanfermin jaiei hasiera ematerako orduan eta hori makina bat txutxu-mutxurako gai izan bada ere, txupinazoaren metxa piztu eta hamar segundora festak horiek guztiak irentsi egiten ditu.