Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • © Jim Hollander. Estalla la fiesta y Marea roja son las frases más utilizadas para describir el Txupinazo.

    © Jim Hollander. Estalla la fiesta y Marea roja son las frases más utilizadas para describir el Txupinazo.

  • © Tino Soriano. Txupinazo de 2006, no hay toros en el inicio de la fiesta pero sí cuernos.

    © Tino Soriano. Txupinazo de 2006, no hay toros en el inicio de la fiesta pero sí cuernos.

Nola parte hartu

Ikusi besterik egin nahi ez baduzu, onena duzu balkoiren bat bilatzea, Udalaren plazara ematen duenen bat

Horretarako nahitaez bertako batek gomita egin behar dizu. Baliteke alokatzeko aukera izatea, entzierroarekin gertatzen den moduan. Bestela kaletik ere ikus daiteke nolarebait: aski duzu Udalera eramaten duten kaleetako batera joatea, ahal den bezain barren sartuz, eta giroa sentitzea. Edo hemengo gehienok egiten dugun bezala taberna batean telebistaz ikustea daukazu. Zuzenean ematen dute.Barrendik parte hartu nahi baduzu, gutxienez ordubete lehenagotik egon beharko duzu plazan eta bertan animoso eutsi, bulkazo, oinkazo, eta edozerkazoen artean

Barrendik

Txupinazoa plaza-barrenetik bizitzea esperientzia gogorra da: jendetza ezin sinistu ahala estututa dago; ezin behatzik mugitu. Bero zergela, zein ere eguraldi egiten duen kanpoan: jendetzari lurrun moduko bat dario, izerdi, txanpan eta edozertariko likidoak nahaste, alde guztietatik. Balkoietatik ura botatzen dute behekoen itolarria arintzeko. Bulkazo bat toki batean hasi eta jendetzan barrena trasmititzen da olatuaren gisan. Halako batean giza-pila handiak lurrera joaten dira eta aztoramendu orokorra sortzen da lurrekoak ez zanpatzeko. Izugarria. Plazan egon direnek ezagun dute: labadora zahar batetik ateratakoak ematen dute.

Urtero mediku zerbitzuek kolpatu pila bat zaintzen dute, alditxartuak eta itoak (baina normalean ez da izan zauritu larririk).