Gaur egun motibazioa ez da hasierako hura, ezen 1991 arte jendearen helburua bezperetara egin beharreko bidean udalbatzaren joana moteltzea zen, baita galaraztea ere, eta hori zela-eta Udalekoak haserretu eta riau-riaua programatik kendu zuten. Dena den, aski erraza zen Riau-Riauaren funtzionamendua: "La Pamplonesa" udal bandak Astrainen Baltsea jotzen zuen eta gainerakoek dantza egin, abestu, edan eta anabasa batean bultzatzeari ekiten zioten.
Ibilbidea ez zen oso luzea, udaletxetik San Lorentzo elizarainokoa, San Saturnino kalean eta Kale Nagusian barrena. Luzeran 500 bat metro eta zabaleran 6 dituen ibilbidean hara joaten ziren 5.000 pertsonak, erraldoiak, errondailak eta nahi duen oro sartzen ziren. Egoera estu bezain zirraragarria zen, festa honetako gauza ia guztiak bezala. Musika bera behin eta berriro errepikatzen zen ia modu obsesiboan eta erritmoa oso motela zen, baina beroak jotzen zuenean leihoietatik ura jaurtitzen zutenek arindua. Klaustrofobia dutenentzat ez zen ekitaldi egokiena.