Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • © Guillermo Navarro

    © Guillermo Navarro

  • © Javier Sesma

    © Javier Sesma

Bezperak

Bezperak uztailaren 6an izaten dira 20.00etan San Ferminen kaperan, San Lorentzo parrokian, Kale Nagusiaren bukaeran

Riau Riauren bidearen bukaera da, udaletxea eta eliza hori lotzen dituen ibilaldi moteldu horretan parte hartu ondoren udalbatzak izaten duen helmuga. Ekitaldi horren izen osoa "Bezpera kantatuak" da, hau da, elizkizun horretan kantatu egiten da eta San Ferminen egunaren aurreko arratsaldean izaten da.

Elizkizunak 45 minutu irauten ohi du eta bertara jende anitz joaten da. 2.000 bat lagun sar daiteke ongi. Udalbatzak festa jantzia eramaten du eta joatea merezi du San Ferminenganako jaieraduna bazara edo hango musika gustukoa baduzu, musikaren kalitatea dela eta.

Tradizionalki Iruñeko Santa Maria Katedraleko Musika Kaperak, Santa Cecilia orkestrak eta Loyola Eskolaniako tipleek interpretatu dute musika hori. Berriki, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Iruñeko Ganbera Abesbatza gehitu dira emanaldira. Lehengo urteetako errepertorioan Mariano Garcíaren eta Fernando Remacharen zenbait gai, zenbait pieza anonimo eta Juan Sebastián Bachen kantataren bat sartu dituzte. Horrez gain, udal segizioari Giacomo Carissimi-ren "Cantemos omnes domino'z" egiten zaio eskuarki harrera.