Hala ere, 2002an, irrikak ematen duen poderioz, hiriko hainbat erretiratu elkartek bultzatutako ekimenak harrera beroa izan zuen.
2003an istorioa errepikatu zen eta, programa ofizialetik at baina, herrikideen sostengu handia lortua du, gaur arte iraun izaneraino adinakoa. 2004an La Pamplonesa udal bandak berriz ere bat egin zuen riau-riauarekin eta, hasierako kontzeptuari dagokionez, mundu guztia bertan dago, politikariak salbu, eta, beraz, garai batean protesta izaera zuten bultzakadek eta martxaren geldituek gaur egun ez dute zentzurik eta ez dira gertatzen. Hitzorduari bizi-poza eta festa izaten zaizkio fidel, eta batzuetan beroa, zeina, sanferminetan ohi den bezala, alkohol pilaz arintzen baita.