Baina kontuz: protestazalea eta aurrerakoia ez dira gauza bera: zeinek, eta karlista amorratu batek, Ignacio Baleztenak, antolatu eta abiatu zuen 1914ean riau-riauaren ohitura hau: udala bezperetara zihoala traba egitea. Haren hasierako asmoa izan zen karlista ez zen udal bat erretxintzen jartzea. Jendeari gustatu. Handik aurrera sistematiko egin zen, udala batekoa nahiz bestekoa izan. Traba egiteko grina hainbeste hazi zen ze riau-riaua behin baino gehiagotan debekatu zen: 1927an Demetrio Martínez alkateak ezeztatu egin nahi izan zuen, "inkultura agerkaria" eta "egintza lotsagabea" izategatik. Alferrik. Handik zenbait urtetara berriz eman zen debekua eta antzeko emaitza eskasa izan zuen.
1932tik 1936ra, Errepublikak ekarritako laikotzearekin, udala ez zen joaten bezperetara eta beraz ez zen riau-riaurik izaten. 1965etik aurrera egintzaren iraupena markak hausten hasi zen. Jostaketa bihurtu zen riau-riaua gero eta luzeagotzea udalbatzaren pazientzia aproban jartzeko. 1972an lehenbiziko aldiz eten zen, hasi eta 45 minutura alkate zinegotziak metro bakan batzuk baizik ez baitzuten aurreratu. 1980an udalak 5 ordu eta 25 minutu behar izan zituen, patxaran bost bat minututan egin daitekeen bide bat egiteko. Orduz geroztik ia urtero eten zen, eta 1990ean jada alde batera.
Suscríbete al boletín de noticias