Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Sanfermin Txiki

Irailaren 25eko asteburuan San Fermin Txiki deritzona ospatzen da Iruñean. Parranda handia izaten da, erraldoi eta buruhandiak konpartsan ibiltzen dira eta jende anitz zuriz eta gerriko eta zapiaz janzten da

Festaren jatorria San Ferminen martirioa ohoratzen duen ospakizun kristaua da, 303. urteko irailaren 25ean Amiensen (Frantzia) burua moztu baitzioten. Santuaren kapera ospakizun jantziz egoten da eta bederatziurrena eta 25ean meza egiten dira. Gainera, Iruñeko Alde Zaharreko Aldapako San Fermin edo Aldapa izeneko inguruak bere festak egiten ditu. Badira Alde Zaharreko Festa Batzordeak antolatzen dituen festa ekitaldien egitaraua eta Iruñeko Udalak sustatzen duena.

Jada ez da irailean ez entzierrorik ez zezenketarik egiten, baina saio bat izan zen bost entzierrorekin 1991n (22an), 1992an (19 eta 20an) eta 1993an (25 eta 26an). San Fermin Txiki festarik gogoratuena 1978koa da, uztaileko festa bertan behera geratu eta gero Iruñean egin gabe zeuden entzierro eta zezenketak irailera aldatu zirenekoa.

sanfermin

Suscríbete al boletín de noticias