San Fermin festetako berezko parranda eta entzierroak sortzen duen magia kopiatzeko gogoak mundu osoan antzeko festak agertzera eraman du. Jende gehien deitzen duten sanferminak New Orleanskoa edo Nola Bulls da, zeinek 8.000 parte-hartzaile izaten baititu. Han Padrino Mickeyk eta bere koadrilak txantxetako santua duen prozesioa eta neska irristalari adardunen entzierro jendetsua ere eratu dituzte. Parranda ezin sinetsizkoa da eta jarduera guztiak tabernetan hasi eta bukatzen dira eta, hortaz, antzekotasunak eta hobekuntzak nabarmengarriak dira.
San Fermin festak birsortzeko ohikoena entzierroa kopiatu edo beste jarduera nagusi bati eusteko bat birsortzea da. Hamar ediziotara hurbiltzen ari den oso ospetsu bat Annual Running of the Bulls! da, Palo Alton, Kalifornian, egiten dena. 5 kilometro korrika egiten dute eta jendea Sanfermin eta zezen mozorrotzen da. Estatu Batuetan hau ere, Dewey Beach Running of the bulls arrakastatsua da Delawaren. Han orain dela 15 urtetik hona errepikatzen dute gertakaria eta, halaber, taberna batek antolatzen du, Starboard-ek hain zuzen. Washington Post-eko bidaia gidak gomendaturik, lasterka hondartzan egin eta zezena peluxezkoa izatea du abantaila.
Zure sanfermin bereziak ezagut ditzagun nahi baduzu, mezu bat igorri fermin@sanfermin.com helbidera
Suscríbete al boletín de noticias