Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Iruñea

Iruñea hiri aski arrunta da, ez oso handia (198.000 bizilagun) ez oso ttikia ere, Piriniotatik 50 bat kilometrora, sartaldeko muturrean.

Sanferminik ez balu, oharkabean pasako litzateke: ez da bereziki ederra, ez bereziki itsusia, baina bai franko atsegina. Berdegune mordoa ditu -sanferminetan ostatu debaldekoa izaten dira-, distantziak oso laburrak dira -edonora oinez joateko modukoa-, hornikuntza onak ditu (nahiz beharbada kultur kontuan erren antza dabilen), bi unibertsitate ditu (beno hiru UNEDekoa kontuan hartuta): bat pribatua eta bestea publikoa, eta gainera, jakina, sanferminak ditu, zera, ez da txori kaka.

Labur: franko toki ona bizitzeko. Eta sanferminetan etortzen bazara, uztailaren 6tik 14ra bitartean, toki ezin hobea primeran pasatzeko. Urtean zehar hiriak bizi duen lasaitasunak eromenari paso ematen dio sanferminetan.