Sanfermin festak Iruñean uztailaren 6tik 14ra bitarte ospatzen diren jaiak dira. Munduan barna entzierroengatik dira ezagunak, alde zaharreko zenbait karriketan zezenek eta korrikalariek egiten duten lasterketagatik. Jaiak San Fermin, Nafarroako patroiaren omenez egiten dira, nahiz eta duela urte mordoa jada alderdi erlijiosoa bigarren mailara pasa dela. Egun jai jendetsuak bilakatu dira, mundu gerri osoko lagunek bisitatzen dituztenak; parranda, dibertsioa eta alaitasuna uztartuz bizitzen direnak.