Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • Procesion

    Procesion

  • © Javier Sesma

    © Javier Sesma

Ibilbidea eta orduak

10.00 Udaletxea: alkate-zinegotziak katedral aldera ateratzen dira kabildoaren bila eta San Lorentzora joaten dira.
10.30 San Lorentzo: Irudia hartuta Aduanako zokora ateratzen da segizioa.
10.35, San Anton eta Takoneraren elkargunean: saindua pasatzen denean, "Canta et Yanta" taldeak "Quieren todos cantar" jota abesten du .
10.45 San Anton 47: balkoi batetik jota bat kantatzen zaio santuari.
10.55 Kontseiluaren Plaza: Txantreako Santiago koralak Al glorioso San Fermín jota kantatzen dio.
11.15 San Saturnino: San Zerninen putzuan geldiunetxo bat egiten da: bi umek arrosak jartzen dituzte santuaren oinetan. Txistulariek Agur jaunak jotzen dute.
11.20 Kale Nagusia: Amigos del Arte elkarteak jota bat kantatzen dio, inguruan isiltasun erabatekoa dela.
11.40 Kale nagusia: Napardi elkartekoek jota bat kantatzen zioten euren egoitzatik, baina Jarautara eraman zutenez, karrika beretik abesten diote.
11.50 San Lorentzo: Santua bere kaperara itzuli eta meza hasten da.
13.10 Kale nagusia: alkate-zinegotziak eta kabildoa lehengo bide beretik joaten dira katedraleraino.
14.15 Katedralaren atalondoa: udalak eta kabildoak elkarri despedida eman: erraldoiek dantza egiten dute txistu eta gaita lagun, kanpaiak errepikan ari diren bitartean. "Momentico" delakoa da.
14.25 Udalaren plazan erraldoiek berriz egiten dute dantza.