Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • © Guillermo Navarro 2009.

    © Guillermo Navarro 2009.

  • © Javier Sesma

    © Javier Sesma

Ez galdu!

Ezinezkoa da urte berean prozesioko gune garrantzitsu guztietara agertzea. "Unetxoa" bakarra da, baina ibilbideko beste puntu nabarmengarri batzuek garrantzi, berezitasun edo originaltasunarengatik hartu dute kalifikazio hori

-Santua aldaretik andetara eramaten denekoa. Ekitaldi hau berezia bezain ezezagun eta baztertua da. Hiru lagunen artean San Ferminen kaperako aldareko idulkia desblokeatzen da eta santuaren irudia prozesioa hasteko andetan izaten duen jarreraraino eramatea, arrastaka, ahalbidetzen duten bi errail jartzen dituzte.

-Unetxoa. Benetako "Unetxoa" udalbatza dotoreturik katedraleko atarira bertako kapitulua hartzera joaten deneko instantea da. Santua oraindik bere kaperan da baina segizioak jada bere bideari ekin dio.

-Hamabiak laurden gutxitan, San Fermin elizkizunetarako kaperara itzuli aurretik, Mari Cruz Corralek jota bat abesten du. Mari Cruzek 25 urte baino gehiago darama santuari uztailaren 7ko prozesioan abesten, azken 3 urteetan Kale Nagusiko 54. zenbakiko balkoitik egin du.

-Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren dantza, katedraleko atarian, kapituluarekin joan eta gero, prozesioaren ondoren.