Sanfermines, 204 horas de fiesta gidatik hartua
San Fermin ondratzeko prozesioa Iruñeko herriak santua gurtzea bezain zaharra da agian. Jesus Arraizak "San Fermín patrono" bere lanean idatzi du, erabat ziurra ez izan arren, ohitura 1187. urtera aldera has zitekeela, Pedro Taxoareko apezpikuak martiriaren lehen erlikia Amiensetik ekarri zuenean, santuaren gurtza Iruñean biziki sustatuz. Jose Maria Corellak, bere aldetik, egin duen "Sanfermines de ayer" lanean dio badirela adierazgarri grafikoak, -egiazkotasun zalantzagarrikoak, ordea-, non adierazten baita XV. mendearen bigarren erdian bazela Iruñean prozesioan dantzatzen ziren zaldiko-maldikoen desfilea. Hala ere, gaur egungo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako "zaldikoek" ez bezala, orduan gaita dantzariek berek jotzen zuten, beren zurezko zaldiekin jauzirik ikusgarriena egiteko lehiatzen ziren artean.
Idazle berak dioenez, San Ferminen prozesioa agertzen den lehen lekukotasun dokumental frogagarria 1527. urtekoa da, oraindik urriaren 10ean egiten zenekoa. Garai hartan Udalbatza Katedralera joan ohi zen Kabildoa jasotzera, prozesiora, eta ondoren, San Lorentzoko elizkizunera joateko, santua hantxe gurtzen baitzen antzinatik.
© Larrión y Pimoulier Editores