Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • © Jim Hollander

    © Jim Hollander

  • © Jorge Nagore

    © Jorge Nagore

Prozesioa

Uztailaren 7an, goizeko 10:00etan, ateratzen da San Ferminen ohorezko prozesioa San Lorentzo parrokiatik. Ibilbidea santua eta harekin joaten den segizioa ikusi nahi dituen jendeak betetzen du

Kalea da prozesioa ikusteko tokirik hoberena, ez da estutu handirik izaten Kontseiluko plazan eta kaperako irteeran izan ezik. Goizeko 10etan alkate-zinegotziak, gala janzkeran eta klarin-joleak, tinbalariak, maza-eramaleak, eskolta, txistulariak, erraldoien konpartsa Pamplonesa musika banda lagun dituztela, katedral aldera joaten dira kabildoaren bila (kabildoa da katedraleko eliz-karguen batzarrea). Elkartu, bada, eta denak atzera joaten dira etorritako bidetik santuaren irudia hartzera San Ferminen kaperan (San Lorentzoko elizan). Behin segizioa horrela osatu delarik, protokoloak agindu bezalako hurrenkera hartu, eta prozesioa hasten da Iruñeko etxagune historikoan barrena bere bidea egiten. Ordu t´erdiren buruan bueltan ekartzen dute irudia kaperara. Hortik, udalak berriz laguntzen dio kabildoari katedraleraino, eta han noizpait ere despedida eman elkarri eta bukatzen da ospakizuna.

Prozesioak baditu zenbait une berezi, "momenticos" (unetxoak) esaten zaienak, eta haiexek dira ospakizun honetako parterik interesgarriena: bidean santua omendu beharrez egiten diren pausa batzuk dira, askotan otoitzak kantatuz. "Momenticorik momenticoena" katedralaren atalondoan egiten dena da.

Argazkilariak izugarri prozesio zaleak izaten dira; egia erran, ez da harritzekoa hainbeste kolore, hainbeste jantzi, kasulla, peluka, tinbal eta mazorekin. Gainera ekitaldi honetan, sanferminetan beste askotan ez bezala, franko toki izaten da, ez dago gehiegizko esturarik: bidea luzea da eta problemarik gabe ikus daiteke, askoz lehenagotik tokia hartu behar izan gabe. Ez du merezi balkoi bat bilatzeak; karrikatik ikusten delako hobekien.