Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas
  • © Iosu Santesteban

    © Iosu Santesteban

  • © Mikel Saiz

    © Mikel Saiz

Pobre de mí

"Pobre de mí" ekitaldiarekin ("Gaixo gu") bukatzen dira ofizialki sanferminak, uztailaren 14ean, gaueko 12etan eta udal plazan. Peñek beren kontu egiten dute Pobre de mia Gazteluko plazan.

Jendea bildu eta despedidako kanta famatua kantatzen du: "Pobre de mí, pobre de mí, que se han acabao las fiestas de Sanfermin", eta tarteka sanferminen kantu guztien errepertorioa, eta "ya falta menos" ere bai ("gutxiago falta da", berriz sanferminak izateko, jakina). Jendea triste dago dena bukatu delako eta errutina bueltan dugulako, baina bestalde irrikitan dago festa bukatu eta atseden hartu ahal izateko. 

Egia esan Pobre de mia azken agurra da beste agur asko izan dituen egun batean: erraldoien despedida, goizean, peñen despedida plazan.

Pobre de mian ez da Txipinazoan bezalako esturarik izaten, nahiz eta urtetik urtera jende gehiago pilatzen joan den. Umeekin joatea badago. Kontuz, dena den, argizari mantxekin: ohitura da kandela piztua eramatea plazara. Jende askok plastiko basoa jartzen dio inguruan, ez inor erretzeko argizariarekin.

Hori da dena, joan da, joan; baina ez mundu guztiarentzat: jende askok ez du etsitzen halabeharraren aurrean eta kopaka segitzen du gau guztian eguneroko bizitza orpotik ziztaka duela. Tabernak itxi egiten dizkiote bat bestearen ondotik eta egunsentiak oraindik txuri-gorri jazkeran harrapatzen du. Orduan da denbora Billabesaren entzierroan parte hartzeko, uztailaren 15ekoa.

sanfermin 2012

Suscríbete al boletín de noticias