Federazio batean bilduta daude eta aldizkari bat argitaratzen dute. Horretaz gain, peñen inguruko informazioa biltzen duen web orri bat ere badute, sanferminen inguruko eta bertzelako kontuak azaltzen dituena. Ez dira inmobilistak: izugarri aldatu dira; hala behar zuen, zera, elkarteok berez kaosa administratzeko jaio direlarik. Aspalditik emakumeak onartzen dituzte. Sanferminak jada ez dira "matxo-aren azken gordelekua", Hemingway-en hitzetan esateko, eta peñak ere ez. Peñetako lokalak, gainera, aldatu egin dira, ez dute ja lehengo Ali Babaren Kobazulo itxura hura: geroz eta itxura txukun eta harkorragoa dute. Zibilizazioa ez da gelditzen, inperioko bazterrik urrunduenetan ere.
Hauxek dira: Aldapa, Alegría de Iruña, Anaitasuna, Armonía Txantreana, Los de Bronce, El Bullicio Pamplonés, Donibane, Irrintzi, La Jarana, Muthiko Alaiak, Oberena, Rotxapea, Sanduzelai, San Fermín, El Txarko, La Única. Eta Mutilzarra, baina hau ez dago federazioaren barrenean.