Sueca / Los Suecos / Peña Noruega / Katuak peña / Club Taurino de Nueva York / Kiliki Mandarín / Amigos de Pamplona - Miamiko Lagunak / Txoko´s Gutter Club / Peña Seattle / Rosarioko Peña Osasuna / Peña Anglófona / Viva San Firmin / Peña Frank / Milango zezenzaleen kluba / hau PENA LAGUN HAUENA / La Peña Borussia / Peña Vikinga /
Horietako batzuk 20 urte baino gehiago daramazkite Iruñera etortzen eta jaien barrenean antolatzen dituzten ekintzen artean, Vodka festa eta 95ean martxan jarritako pilota (softball-en moduko jokua) txapelketa aipatu daitezke. Estafeta atzekaldeko pilotaleku zaharrean bideratzen den lehiaketa honetan parte hartzeko aukera zabalik dago 3 pertsonez osatutako taldeentzat, irabazleentzat saria izanen delarik.
80. hamarkadan nazioarteko beste zenbait peñakin biltzen hasi ziren Txoko tabernako kanpoaldeko estolden ondoan eta hainbat urtez taldeari izen bat asmatu ezinik ibili ondoren, azkenean "Txocos Gutter Club" jartzea otu zitzaien; alegia Txokoko estolda elkartea.
http://users.powernet.co.uk/pamplona/ ("No Bullshit!" aldizkaria. Graeme Galloway-ek (peñakoa) argitaratzen du. Sanferminei buruzko informazioa ekartzen du).