Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Sueca

Iruñeko Sanferminetara etorritakolehenengo atzerriko peña omen da.

1961tik aitzina eta batean ere huts egin gabe, urteoro etortzen dira data hartan lehenbiziko aldiz Lund hiri suediarretik heldu ziren lagun hauen taldekideak. Gaur egun festetan soilik elkartzen dira eta euren blusa propioa daramate soinean, urdin ilun kolorekoa eta eskumuturrak eta lepoak hori kolorekoak.

Pañelua ere urdina da eta Gazteluko Plazako La Perla Hotelean biltzen ohi dira. Anders Thornberg zena izan zen sortzailea. Beren zezenekiko zaletasuna nabarmena da. Turrillas maisuak kalejira doinu bat egin zuen 1973an "La Peña Sueca" izenarekin. Egun Chirster Oleby da peñaren presidentea eta 2007an sanferminetara itzuliko dira, zenbait urtez etorri gabe egon ondoren, La Perla hotelaren eraberritzearekin batera; horixe izan baita urteetan euren egoitza.

sanfermin

Suscríbete al boletín de noticias