Sueca / Los Suecos / Peña Noruega / Katuak peña / Club Taurino de Nueva York / Kiliki Mandarín / Amigos de Pamplona - Miamiko Lagunak / Txoko´s Gutter Club / Peña Seattle / Rosarioko Peña Osasuna / Peña Anglófona / Viva San Firmin / Peña Frank / Milango zezenzaleen kluba / hau PENA LAGUN HAUENA / La Peña Borussia / Peña Vikinga /
Peña Seattle Iruñean sortu zen 1972ko udan "Sanferminetako Robert, Pentsaera Askeko eta Bizimodu Errazeko Elkartea" izenarekin, eta urtean behin elkartzen dira Sanferminekin gozatzeko.
Iruñeko Avenida Hotela zen haien topagunea festak bitartean, nahiz azkenaldi honetan bestelako leku batzuetan elkartzen diren, Ciudad de Pamplona AC hotelean esaterako. Bazkide izateko aukera ematen diote Iruñean egon eta entzierroa korritzetik bizirik irten den, eta horretaz gain Seattleko Euskal Etxea eta The Scarlet Macaw elkarteekin harremana duen orori.
Peña honi buruz aritzean ezin aipatu gabe utzi Philip Rossen papera, dinamizatzaile, enpresari, Sanferminzale amorratu eta morroi ona. Haren enpresaren bitartez estatubatuar askok Sanfermin ezagutu eta festa hauekin gozatzea lortu dute.