Sueca / Los Suecos / Peña Noruega / Katuak peña / Club Taurino de Nueva York / Kiliki Mandarín / Amigos de Pamplona - Miamiko Lagunak / Txoko´s Gutter Club / Peña Seattle / Rosarioko Peña Osasuna / Peña Anglófona / Viva San Firmin / Peña Frank / Milango zezenzaleen kluba / hau PENA LAGUN HAUENA / La Peña Borussia / Peña Vikinga /
Gehientsuetan bezalaxe, nafar talde batek, zegoen tokian zegoela, parranda eder bat antolatzeko Sanfermin jaietako oroitzapena izan zen aitzakia. Taldea Shangai hirian zegoela suertatu zen, batek daki zergatik, eta 2005ean Txinako lehen Sanferminetako peña sortu zuten. Hona eta hartara aldi berean erreferentzia egiten duen izena paratu zioten: El Kiliki Mandarin.
Sanferminetan girotutako afari bat egiten ohi dute uztailaren 7arekin. Zuriz janzten dira eta peñakoak arduratzen dira lepoko eta gerrikoez. Web orri propioa dute eta haien kamiseta ofiziala Kukuxumusuk diseinatua da. El Kiliki Mandarinek ateratzen dituen etekinak esperanza izeneko proiektura bideratzen dituzte, baliabiderik ez duten pertsonek Shangai hirian ikasketak egin ditzaten.
Harremanetarako: kiliki@elkilikimandarin.com