Sueca / Los Suecos / Peña Noruega / Katuak peña / Club Taurino de Nueva York / Kiliki Mandarín / Amigos de Pamplona - Miamiko Lagunak / Txoko´s Gutter Club / Peña Seattle / Rosarioko Peña Osasuna / Peña Anglófona / Viva San Firmin / Peña Frank / Milango zezenzaleen kluba / hau PENA LAGUN HAUENA / La Peña Borussia / Peña Vikinga /
1981ean txantxak eta adiskideak lagun, sanferminetan bizitza osorako sortzen diren gauza gehienak bezalaxe, Frank Taylor-ek eta Estafeta garagardotegiko lagunek dozena bat txapa egin zituzten bestetarako. 1982an, 1983an, 1984an eta 1985ean ez zen txaparik izan baina 1986. urteaz geroztik, jendea eskatzen hasi zen eta gaur egun 250 inguru egiten dira.
Orduz geroztik urteko txapa da peña honen zigilua. Urtero diseinu eta kolorea aldatzen dizkiete. Txapa bat lortzeko besarkada batekin ordaindu behar da. Sanferminetan diru edo ordaintzeko forma hau oso ohikoa izaten da eta, kasu honetan, Fran peñaren ezaugarri bihurtu da. Eta Frank, bere jagolea, Frank Taylor da, Dogmersfield-eko ingelesa, Iruñera bere familiarekin sanferminetarako 1969. urteaz geroztik etortzen dena.
Erromesa, entzierroko korrikalaria eta minbiziaren aurkako borrokalaria. Frank Taylor oso ezaguna da minbiziaren aurka egin duen lanagatik. 1992an Guy semea galdu zuen gaixotasun hori zela kausa. Hura ere sanferminzale eta entzierroaren zale amorratua zen. Bere heriotzaren ondoren, bere aita Santiagora joan zen erromes Dogmersfield-eko etxetik (Ingalaterra) eta 2.000 kilometro baino gehiago egin zituen gaixotasun honen aurkako borrokaz jendearen sentsibilizazioa bilatzen. 30.000 euro erdietsi zituen, Imperial Cancer Research Fundazioari eman zizkionak. Iruñetik iragan zenean sanferminetako zapia jarri zioten.
Entzierroan hogei urtez korrikalari, Fran Taylor ospetsu egin zen Estafetaren bukaeran, Telefonika eta zezen plazako kailejoiko tarteetan egiten zituen lasterketa ederrengatik. 1993an, 62 urte zituela, erretiratu zen. Bere bizipenen nabarmenetako bat 1975eko uztailaren 9an izan zen, kailejoian zalki eta zezen taldearen artean sartu zenekoa. Sanferminetako entzierroen historiako jende-pila handien eta arriskutsuenetako batekin egin zuen topo. Zorte pixka batekin eta balentria erakutsiz, paretako kako bati atxiki ahal izan zion eta tendiduko hesiari heldu. Bere oinetan, pilaturiko korrikalarien harresi baten artean Gregorio Górriz Sarasa, zezen batek adarrak jota, hiltzen ikusi zuen.