Sueca / Los Suecos / Peña Noruega / Katuak peña / Club Taurino de Nueva York / Kiliki Mandarín / Amigos de Pamplona - Miamiko Lagunak / Txoko´s Gutter Club / Peña Seattle / Rosarioko Peña Osasuna / Peña Anglófona / Viva San Firmin / Peña Frank / Milango zezenzaleen kluba / hau PENA LAGUN HAUENA / La Peña Borussia /
Orduan ezagututako Iruñeko bizilagun batek animatu zien euren peña sortzera eta horrela egin zuten. Sanferminetarako soilik elkartzen dira Nafarroako hiriburuan eta bere partaideak aspalditxo mundura etorritakoak dira. Eurek erraten duten moduan, denboraren higadurak, ogasun gizonak eta patxaran gehiegi edateak bajatu xamartuta ditu.
Peñako presidentea Bruce Clark australiarra da eta peñakide gehientsuenak zezenketak dituzte gustoko. Hasierako urteetan bazkari eta afariak antolatzen zituzten, baina gaur egun Santo Domingoko merkatuko tabernan biltzen dira egunero 12.30ak aldera. Merkatua ixten denean, 2.30ak aldera, tabernak ere bere ateak ixten ditu eta une horretan bazkaltzeko ordua dela jakiten dute peñako kideek.
Haiekin harremanetan jarri nahi baduzu hona hemen euren posta elektronikoaren helbidea: lennox_wilson@hotmail.com