Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Sanduzelai

Landa doktorearen kalea, 1-3. Telefonoa: +34 948 258 851 - +34 948 176 661.

Posta elektronikoa: penasanduzelai@telefonica.net

1979an sortu zen eta 1980an izan zituen bere lehen sanferminak San Jorge peña izanik eta lauki zuri eta beltzeko brusa eramanik. 1996an aldatu zuten izena batzarrean aho batez eta orduz geroztik Sanduzelai peña dira.

Sanduzelaiko Auzo Elkarteak toki bat utzi zien lokalik ez zutenean, baina gero Landa doktorearen kaleko bat erabili zuten. Han finkatu zen peña eta bertan dirau oraindik, lokalak kide gehikuntzaren beharren arabera berrikuntza egokiak izan ondoren. Bestalde, Jarauta kalean lokal bat daukate, San Fermin festetan irekitzen dutena.

Oso peña dinamikoa eta auzoarekin konprometitua da eta jendeari oro har irekiriko jarduera asko antolatzen ditu. Kultur koordinakundearen bitartez, auzoko festen, Olentzeroren ekitaldien eta Santa Ageda eguneko koruen antolakuntzan inplikatzen dira. Sanferminetatik kanpo, Sanduzelaiko lagunekin batera peñaren eguna ospatzen dute, paella eta beste zenbait lehiaketa barne.