Sanfermin.com
Encierro y fiestas de Sanfermin, del 6 al 14 de julio de 2013

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Oberena

Sebastián de Albero kaleko 1, behea. 31005. Iruñea. Telefonoa: +34 948 235 075

Posta elektronikoa: administracion@oberena.org

1940an Club Deportivo Oberena sortu zen kirol eta folklorearen inguruko dibertsio sano bila. Santos Beguiristáin apaiza izan zen bultzatzailea, eta jarraitu zioten San Saturnino, San Nikolas, San Agustin, San Lorentzo eta San Frantzisko Xabierkoa parrokietako gazteak, lehen kideak. Intsigniaren berdea Acción Católicoaren kolorea zen, uniformearen gainerakoa zuria eta beltza izanik.
1941eko urtarrilaren 20an, futbol, pilota, alpinismo, atletismo, txirrindularitza eta igeriketa atalei sanferminetako peña gehitu zitzaien. 1941eko uztailaren 7an atera ziren lehen aldiz festan. Hurrengo urtean dantza, txistu eta gaita taldeak eta errondaila eta koruak eratu zituzten, zeinek, peñak bezala, 1983a arte Labrit pilotalekua erabili baitzuten.

Oberena peñak zezen munduarekin du zerikusi handia. Esate baterako, Antonio Ordóñezek harreman berezia zuen Oberena peñako kideekin eta horko ohorezko kide izendatu zuten. Ordóñez peñako garaiko presidente Fernando Salcedo Cilvetiren oso laguna zen eta antzekotasun hori bilobei transmititu zien. Horregatik, Oberenako hainbat bazkideren zeregina izan da zenbait toreroren entzierroan, Francisco Rivera Ordóñezena adibidez, gidari izatea. 1990ean, klubaren berrogeita hamar urteak ospatu zirenean, Jaime Pablo Romero, Victorino Martín (aita) eta beste zenbait ganaduzalerekin zezenen munduaren gaineko hitzaldiak antolatu zituzten.

San Fermin festetarako Oberenak San Lorentzo kaleko 31. zenbakian du lokala, Lanzale jatetxea izandakoan alegia. Bestalde, sanferminetan, Patxi Larumbek Antonio Molinaren "Soy minero" kantaz egiten duen antzezpena da azken urteotako tradiziorik herrikoienetakoa. Beti, goizaldeko ordu biak jota, kanta hori hasten denean Larumbek bere emanaldi berezi eta kutuna egiten du gero jendearen gainetik jauzi egiteko eta airean eramana izateko.

sanfermin 2012

Suscríbete al boletín de noticias