Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Muthiko Alaiak

Estafeta kaleko 57, behea. 31001, Iruñea. Telefonoa: +34 948 226 953

Peña honen jatorria 1931n hasiriko Muthiko Alaiak dantza eta antzerki taldea izan zen. 1934an sortu zen peña eta kultur elkarte gisa eratu zen Zaldikoren jarduerak handitzeko eta sanferminetakoak gehitzeko asmotan. Dantza taldeak dantzak berreskuratzeko, Leitzako Ingurutxoa esaterako, eta beste batzuen ezagutza sustatzeko lanean jarraitu zuen desagertu arte. Baleztenak jarri zizkion, hain zuzen, Ingurutxoko kalejirari "Uno de Enero, dos de Febrero..." hitzak eta hori gero San Fermin festetako himno bihurtu zen.

Berrogeiko urteetan Muthiko Alaiak peñakoek bultzada handia izan zuten, dantza taldeak Barajasko aireportua inauguratu zuen eta peñen lehen nobillada antolatu zuten. 1945ean, Gazteluko plazan istilu batzuk gertatu zirela eta, gobernadore zibilak lokala itxi zien eta kale gorrian geratu ziren. Egoitzatzat tabernak erabili zituzten, lehen La Fructuosa eta gero García. Geroago, lokal bat Kale Nagusiko 89. zenbakian alokatzea lortu zuten. 1954an, kaleko protesta batzuen ondotik, gobernadoreak berriro itxi zuen Muthikoren lokala. 60ko urteak San Frantzisko kalearen eta Gazteluko plazaren artean banatu zituzten.

Muthiko peñak euskara eta kontabilitate eskolak eta Nafarroan barnako bidaiak antolatzen zituen. Mendi, futbol eta emakumezkoen eskubaloi eta saskibaloi atalek, fanfarreak eta Santa Ageda eguneko koruen berreskurapenak ikusi zuten argia urte horietan. Pilotan Retegi, Lajos eta Aldaz anaiak peñaren alde aritu ziren eta titulu nazional batzuk lortu ziren, erremontean batik bat Rodriguez, Lekumberri eta Minarekin. Fabaren Erregearena antolatu zuten. 1974an Comedias kaleko 14. zenbakiko hirugarren solairuan eraikuntza berriko lokal baten jabe egin ziren, non 25 urte baino gehiagoz izan ziren. Orain dela zenbait urte Estafeta kalera aldatu ziren, etxabea eta lehen solairua dituen lokal batera, peñaren beharretarako egokia eta entzierroaren ibilbidean kokatua. Lauki urdin txikiko brusa janzten dute.