Ir a Kukuxumusu.com

Gutxiago geratzen da ...

camisetas

Los de Bronce

Jarauta kaleko 52-54. 31001. Iruñea. +34 948 226 792 / +24 948 207 966

Web orria: http://www.losdebronce.com/ Posta elektronikoa: losdebronce@telefonica.net

Hasiera batean, 1900ean, Los del Bronce peña eratzeko saio bat egin zuten metal alorreko langile batzuek. 1950era arte, baina, ez zioten proiektuari berrekin hiriko koadrila batzuek. Lauki zuriko eta urdineko brusa aukeratu zuten jendeak aise bereiz zitzan eta, anekdoten arabera, merkeena zelako. Berritasuna izan zen jantzi hori soinean egun osoan eramatea, ezen garai horietan zezenketetara bakarrik eramaten zen. Gerrikoa estaltzen zuenez, erabiltzeari utzi zioten. Peñako futbol taldeak, kamisetetarako diru-sarrerarik ez zuenez, brusa horiekin jokatu zituen bere lehen partidak.

60ko urteetan "Los del Bronce" kirol aisia elkartea eratu zen eta, Telefónicas taberna alokatuz, egoitza ofiziala finkatu zen. Hango anekdotak asko izan ziren, hala nola salda beroa 10 pezetan eta kikara garbian 20an saltzea, sukaldea kanpoko patio batean zegoelako.

Peñaren anekdotetakoa da 1967ko neguan hotza pasatzen ari zirela-eta San Lorentzo elizaren berokuntza sistemarekin juntura klandestino bat egin behar izan zutela. San Fermin festetatik kanpo, futbol, eskubaloi eta musika alorrak antolatu zituzten. Fernando Lacunzak abiatu zuen azken eskola horretatik sortu zen Jarauta 69 fanfarrea, zeinek lokalaren izena hartu baitzuen.

1979tik aurrera, Los del Bronce peñakoek Jarauta 54ko lokala dute atseden toki. Hor sortu ziren errugbi saila 1988an eta kultur eskailera. Eskailera hori eskailera tradizionalaren hurrengo ostiralean egiten da eta hitzaldiz, solasaldiz eta musika emanaldiz osatzen da. Sukaldaritza ikastaroak egiten dituzte eta sanferminetan menuko bazkaria ematen dute peñan.