Haren sorrerari buruzko lehen datu dokumentatuak 1913koak dira, baina batzuek 10 urte lehenago kokatzen dute, 1903an. Peña hasieran gipuzkoar talde batez eta lagun batzuez osaturik egon zen eta haiek "los de siempre" zioen pankarta eramaten zuten desfilatzean. Beraz, Iruñeko peñarik zaharrena da La Única. Izena festa animatu nahian karriketan barna parrandan koadrila bakarra ibiltzen zelako jarri zioten hain zuzen.
Ez zen hori oso ohikoa ez sanferminetan ez urtean zehar, baina iruindarrei oso gustatu zitzaien eta agintariei gutxi. Haize instrumentuak hartu zituzten eta egun txaranga eta fanfarre deitzen duguna osatu zuten eta koadrila batzuen etsaitasuna irabazi zuten ohikoa gitarrak eta bandurriak eramatea zelako, eta horiek askoz gutxiago entzuten ziren. Zapia, gerrikoa eta espartinen zerrendak berdeak dituzte, Iruñeko banderaren jatorrizko kolorekoak, eta lauki txiki zuriak eta berdeak dituen brusa.
Pixkanaka peña gehiago agertu ahala, festetako giroa oraingoaren antza hartuz joan zen. Berrogeiko urteetan, La Única peñako dantzaldia antolatu zuten, zein bere garaian oso nabarmena izan baitzen, diru biltzea helburu. Gero La Jarana batu zitzaien ekimen horretan. 70eko urteetan peña honek indar berriak hartu zituen, bazkide kopurua handitu zuen eta peña guztietan lehena izan zen presidente emakume bat izaten, zein, aldi berean, Federazioaren bozeramailea izan baitzen.
Suscríbete al boletín de noticias