Posta elektronikoa: jarana@nexo.es
Iruñeko Carmen kaleko koadrila batzuek fundatu zuten La Jarana 1940an. Dokumentu batzuek baieztatzen dute 1931n pankarta batek "La Jarana saluda a Turón" zioela, baina peñak berak aipatzen duen data 1940 da. Hastapenetik urdina aukeratu zuten zapi eta gerrikorako eta brusaren laukietarako. Horren arrazoia Iruñeko armarriak kolore hori eramaten zuela izan zen.
San Fermin eta Estafeta kaleetan hasi ziren eta Jarauta kaleko 16. zenbakiko oraingo lokalera 1982an aldatu ziren. Peña honen kripta, non afariak egiten baitira, Kultur Intereseko Ondasuntzat deklaraturik dago bere balioarengatik, ezen XIV. mendekoa da.
Futbol saila du eta bertan hiru futbol talde eta futbitoko bat aritzen dira. Nabarmentzekoa txikien peña da, ia 150 bazkidekoa da eta San Fermin festetan bere eguna ospatzen du.
Suscríbete al boletín de noticias